Kanban arbel

Kanban arbel bat.
Kanban oso sinple bat.

Kanban arbel edo kanban taula bat kanban prozesua ezartzeko erabil daitekeen tresnetako bat da, maila pertsonalean edo erakunde baten antolakuntza mailan lana kudeatzeko lagundu dezakeen tresna.

Kanban arbelek irudien bidez, argazkien bidez, imanen bidez edo post-iten bidez irudikatzen dituzte prozesuko hainbat fasetako lanak. Kanban arbelean kartak edo post-itak erabiliz, laneko elementuak irudikatzen dira eta prozesuaren fase bakoitza zutabeetan ordenatzen dira, egiten ari den aurrerakuntza modu grafikoan ikusi ahal izateko. Kartak edo post-itak ezkerretik eskuinera mugitzen dira ezkerretik eskuinera idazten den kulturetan, aurrerapenak erakusteko, eta lana burutzen duten taldeak koordinatzen laguntzeko. Kanban arbel bat "igerilekuetako kale" horizontaletan bana daiteke, horrela egiten ari diren lan mota desberdinak bereizteko edo lana egiten duten taldeak bereizteko.

Kanban arbelak mota askotako lanak kudeatzen laguntzeko erabil daitezke, bai lan akademiko, intelektual, edota fabriketako edozein lan[1].

Arbel sinpleek zutabeak dituzte "itxaroten", "martxan abiarazteko prest", "lanean" eta "burututa" edo "eginda"... Kanban taula konplexuagok sor daitezke, "egiten ari diren lanak" zutabe anitzetan banatzen dituztenak, egiten hori zabalegia baita eta "hasi-berria" esanahitik "ia-amaituta" adieraz dezakeelako. Balio-korronte mapa oso baten lan-fluxua ikusteko balio dute arbel hauek.

  1. Gross, John M.. (2003). Kanban made simple : demystifying and applying Toyota's legendary manufacturing process. AMACOM ISBN 0-8144-2711-1. PMC 52722968. (Noiz kontsultatua: 2020-12-21).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search